Castellano

    INICIO

    Gastu militarra osasunaren aurka

    “Está muy bien que nos informemos de lo que pasa en el mundo y leamos todas las noticias; pero esto no sirve de nada si no lo hacemos para tomar partido en algo e implicarnos en algo, para dar una respuesta "

    Adriana Guzmán*Representante Aymara del movimiento feminista antipatriarcal*

     

    ARGIA 2020/05/10

    JUAN MARI ARREGI

     

    Nahiago izan da –gobernu bakoitzaren aurrekontuek hala erakusten dute– defentsa militarrean inbertitzea osasungintzan baino (txertoak, osasun-materialak, arnasgailuak, maskarak, testak...), eta horrela ari gara ordaintzen gobernuek kudeatutako sistema kapitalistaren politiken ondorioak.

    Izurriaren erdian, Bakearen Ikerketarako Stockholmeko Nazioarteko Institutuak (SIPRI) munduko gastu militarraren azken datu ofizialak argitaratu berri ditu, joan den urtekoak. Hamarkada bateko gorakadarik handiena izan du. Defentsa militarreko inbertsio globala 1,9 bilioi dolarretik (1,75 bilioi euro) gorakoa izan zen 2019an; hirugarren urtez jarraian ondu da marka.

    AEBak dira lehenak ranking horretan, 732.000 milioi dolarrekin; Txinak jarraitzen dio, 261.000 milioirekin; eta ondoren datoz India (71.100 milioi) eta Errusia (65.100 milioi). Euskal herritarren zergak jasotzen dituzten Frantziako eta Espainiako estatuek 50.100 eta 17.200 milioi dolar gastatu zituzten, hurrenez hurren.

    Testuinguru horretan, pandemiaren ondorioz sistema kapitalista aldatzera behartuta egon daitekeela planteatzea –zenbaitek iradoki duten bezala–, txantxa besterik ez da. Orain, egoeraz baliatu eta galerak sozializatzen ari da. Aurpegi gizatiarragoa izan lezakete Kapitalak eta menpeko gobernuek beren lehentasunak beste batzuk balira, adibidez, defentsa militarrerako inbertsio milioidun hori osasunera bideratuz.

    Baina ez gaitezen engaina, sistemak hor ere jarraituko du etekin handiena bilatzen. Orain galerak sozializatzen eta bihar irabaziak pribatizatzen. Eta hori guztia gobernuei esker, kudeatzaile bikainak baitira.

     

    ESTEKA: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2685/gastu-militarra-osasunaren-aurka

    FaLang translation system by Faboba