Euskara

13E Denok Bilbora - apuntate YA

Urtero bezala, SARE hiritar sareak mobilizazio jendetsura deitu digu Bilbon datorren urtarrilaren 13an, "Elkarrekin aurrera egiteko Prest Gaude" lelopean.

Gure bizitzan elkartasuna oinarrizkoa delakoan gaudenok funtsezkoa ikusten dugu aurtengo deialdi honetara joatea. Horregatik, autobusa antolatu dugu berriro Zabalditik, Bilborako bidaia erosoago eta ekologikoago izan daitezela, taldeka bidaiatzen. Urtarrilaren 13an, larunbatean, aterako gara goizeko 10:30etan 3 Errege hoteletik. Bilbon bazkaldu eta 21:00etan bueltatu, manifestaldia bukatu eta pote bat hartu ondoren.

Ongi dakuzuenez, guzti hau antolatzea ez da batere erreza, horregatik agudo apuntatzea eskatzen dizuegu, Zabalditik pasa zaitezte txartelak erosteko. Urtarrilaren 5 arte goizeko ordutengian (9:00tik 14:00ra), urtarrilaren 8tik aurrera ohiko ordutegian.

Autobusean joateko eserlekua bilatzeko urtarrilaren 11an itxiko dugu.

Bidaia 13 euro.

Denok Bilbora!!

FaLang translation system by Faboba