Euskara

“AUZOKOAK” dokumentala

Iruñerriko Mintzakuadrillak egitasmoak antolatutako 2. Zine forum emanaldia:

 Urtarrilak 18, arratsaldeko 18:30etan, “AUZOKOAK” dokumentala ikusteko aukera izango dugu, euskara eta jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruko dokumental laburra (35 min.), Euskaltzaleen Topaguneak eta Iñaki Alforjak eginda.

Dokumentalaren inguruko trailerra ikusi nahi baduzu, hurrengo estekaren bitartez egin dezakezu: https://goo.gl/jHx1Um.

 Euskara eta aniztasunaren inguruko hausnarketak jaso ditu AUZOKOAK dokumentalak, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten bost herritarren bizipenetan oinarriturik. Beraien egunerokoa jaso da irudietan, hizkuntza aniztasunaren eta euskararen inguruko hausnarketak egiten zituzten bitartean. Iñaki Alforja zinegile iruidarrak zuzendu duen 35 minutuko iraupena duen bideo lana izan da azken emaitza, hainbat hizkuntzetan grabatua, eta euskarazko azpitituluekin. Izan ere, xede taldea euskaldunak dira, jatorri ezberdinetako herritarrei harrera euskaraz egitearen garrantziaz sentsibilizatu nahi direnak hain zuzen ere

FaLang translation system by Faboba