Euskara
  • ...

    HASIERA

    ZABALDI A-14 GREBAren aurrean

    ZABALDI

    Krisia merkantilizazio orokorra inposatzeko sistema kapitalistak duen tresna dela esatea ez da kontu berria.

    Goikoek, krisi delakoaren aitzakipean, errebeldia eta behekoen borrokarekin lortutako eskubideak eta lorpenak zapaltzen ari direla ere ez da kontu berria.

    Horregatik dakigu murrizketen eta inposaketa ekonomikoen politikak kapitalaren tranpa besterik ez direla gure kontura, gure bizitzen kontura aberasten jarraitzeko.

    Zabaldin kolektibo sozialen borrokak babesten ditugu, batetik grebak deitzen eta bestetik langileen kaleratzeak sinatzen dituzten alderdi politikoak eta sindikatu instituzionalistak alde batera utzita. Kalean borrokatzera deitzen den edozein deialdiren aurrean, gure apustua parte hartzea eta aktiboki aritzea izan behar dela uste dugu. Kaleak gureak izan direlako eta izanen direlako, gure amorru antikapitalistarekin greban gaudela ohiukatuko dugu: greba orokorra, zainketa greba eta kontsumo greba.

    Honengatik guztiarengatik bihar Zabaldiko atea itxita izanen da. Eta greba guztietan bezala Iruñea errebeldeko kolektiboen deialdialdietan hartuko dugu parte.

    Zabaldik grebarekin bat egiten du, gu ere kide garelako.

    FaLang translation system by Faboba