Euskara

    HASIERA

    Alerta Kurdistanen

    KURDISTANEKIN ELKARTASUN EKIMENA

    Abenduaren 12an Turkiako presidenteak iragarri zuen Rojavaren -Siriako Kurdistan- kontra mobilizatuko zuela bere armada eta panpinak bezala erabiltzen dituen talde jihadistak.

    Momentuz, inbasioa ekidin duen gauza bakarra da Nazioarteko Koalizioaren ezezkoa, YPG eta YPJ eta SDFko bestelako unitateak ari direla borrokatzen Estatu Islamikoaren kontra bere azken gotorlekuan, munduak ahaztu badu ere.

    Hala ere, abenduaren 19an Estatu Batuetako gobernuko presidenteak iragarri du lurralde siriarretik militarrak erretiratzea. Horrek bidea irekiko lioke inbasio turkiarrari, nahiz eta frantsesek eta ingelesek asmoa izan ISISen aurkako borrokan jarraitzea.
    Erabaki horren aitzakia da balizko Daexaren porrota (Siriako hegoaldeko zenbait lekutan erresistitu). 

    Administrazio amerikarrak berak Donald Trumpen erabakia bertan behera utziko ez balu, Estatu Islamikoaren kontra gehien galdu dutenak salduta geratuko dira. Ez soilik herri kurdua, baita arabiarra eta kristaua ere. Guztiek parte hartu baitute SDFn (Siriako Indar Demokratikoetan). Izan ere, argi dago Turkiako Armada eta bere aliatu jihadistak prest daudela euren kontra jotzeko.
    Egoera errepikatu da berriro. Daexa behin betiko galtzear dagoela ematen duenean, Erdoganek erronka berria jartzen die Siriako Ipar eta Ekialdeko Federazioko indar kurdu, arabiar era kristauei. Horrela, eragiten du Estatu Islamikoaren aurkako erasoaldia bertan behera geratzea, mugak defenditu ahal izateko faxismo turkiarraren grin kolonialistak gelditzeko.

    Duela ia urtebete gertatu zen Turkiak eta bere panpin jihadistek Afrin eraso eta okupatu zutenean, baita Hajingo asaltoa hasi zenean duela hilabete batzuk. Turkiarren etengabeko erasoaldi eta bonbardaketek eraman zituzten indar kurduak ISISen azken gotorlekuaren aurkako erasoaldia etetera.
    Rojava eta Siriako Ipar eta Ekialdeko Federazio defendatzea eraso inperialista otomandarren aurka ez da soilik aitortzea munduak daukan odol zorra Daexa garaitzeagatik, baizik eta berme bakarra Siriako guda zibilak jarraitu ez dezan.
    Estatu Islamikoaren atentatuak gertatzen badira noizbait ere eta Estatu Turkiarrak sabotajeak eta erailketak finantzatzen baditu ere, Siriako alde hori da herrialdeko baketsuena eta ziurrena oraindik.
    Are gehiago zen Afrin, Siriako mendabaldeko kantoi kurdua, Errusiak baimena eman baino lehen Turkiako inbasioari -OTANgo kidea-, bortizkeriaz lapurtu duena.
    Okupazio militar turkiarra baino lehen kokapen hori txikizioaz eta gerraz at egon bazen, ehunka mila errefuxiatu hartuta, turkiarren eta jihadisten okupazioak bilakatu du Afrin kaos eremuan. Milizia islamistek euren artean borrokatzen dute harrapaketa gauzatzeko, gutxiengo etniko eta erlijisoak jazartzen dituzte, nortasun kurdua erasotzen dute eta emakumeak bortxatzen eta bahitzen dituzte, baita Islama aitzakia hartuta zapaldu ere.

    Horregatik guztiagatik, eta Turkiak ez diolako utzi lurralde kurdua inbaditzeari Iraken (pasa den astean Maxmurreko errefuxiatu kanpalekua bonbardatu zuen, baita herri iazidia Shingalen), elkartasun aldarrikatzen dugu herri kurduarentzat, bereziki Rojavan.

    Une hauetan, turkiarren mehatxua argia bada ere, zaila da jakitea erregimenak zer nolako jarrera erakutsiko duen; gatazka nahiago izango duen edo akordioa bilatuko duen SDFekin Siriako lurralde batasuna bermatzeko -Turkiak ez du inoiz lurraldea harrapatzen gero bakean uzteko, Txipren eta Hatayn bistakoa denez-

    Aukera guztiak irekita daudelako eta guztiak beldurgarriak izan daitezkeelako Rojavako herrientzat...

    Adi egon eraso inperialistaren aurkako mobilizazioetara.

    FaLang translation system by Faboba