Euskara

"Atotxa, el Pozo, Sta Eugenia, 13m Donibane" Dokumentala

Hurrengo martxoak 13an Angel Berrueta Donibaneko bizilaguna polizia nazional batek eta bere semeak hil zutenetik 15 urte beteko dira. Gertaera zurrunbilo batek bultzatu zuen injustizia hura: Irak-eko guda, Euskal Herriko gatazka politikoa, Martxoak 11kako Madrilgo atentatuak...
 
Ez dugu historia triste hau ahaztu dadila. Angel gogoratzen jarraitu nahi dugu, ondorengo belaunaldiek gure herriaren historiaren parte den gertaera hau ezagutzea.
 
Horregatik, martxoak 12, 19:30tan Zabaldin "Atotxa, el Pozo, Sta Eugenia, 13m Donibane" dokumentala proiektatuko dugu.
 
Egun ilun horretan gertatutakoa jakin nahi duzu? Nortzuk izan ziren hilketa politika horren arduradunak? Nola bizi izan zuen auzoak gertaera tamalgarri hura? Angel gurekin gogoratzen jarraitu nahi duzu?
Eta ez ahaztu Martxoaren 13an, urtero bezala, Angel gogora ekarriko dugula. 
FaLang translation system by Faboba