Euskara

Cuba: verdades y mentiras

Gara egunkarirako hainbat urteetan marrazkilaria izan den Javier Etayo "Tasio" euskal umorista grafikoak, eta Euskadi-Cubako Jose Manzaneda kazetariak "Cuba: verdades y mentiras" liburuaren aurkezpena egingo dute, aipatutako euskal elkarteak eta Cubainformación TVk editatua.
 
Ekitaldia ostiralean, Ekainaren 21ean, Zabaldin (Nabarreria kalea 25, Iruñea), izango da.
 
Pascual Serrano kazetariaren hitzaurrearekin eta Tasioren komikietako binetekin, "Cuba: verdades y mentiras" herri askotako Kubarekiko Elkartasun Mugimenduaren tresna den Cubainformación TVk (www.cubainformacion.tv) 12 urteetan egindako lanean oinarritzen da. Liburua hemengo herritarrei zuzenduta dago, datu eta argudioak baliatuz Kubari buruzko hogeita bost topiko mediatikoei erantzuteko. Esaterako: Kuban giza eskubideak urratzen dira? "Homofobia instituzionala" al dago? Edo Bertako jendeak "ihes" egiten du beste herrialdetara?
 
Liburu honek ez ditu gai polemikoak saihesten. Zintzotasunez, idealismo antzua alde batera utziz, aurrez aurre jorratzen ditu. Baina epelkeriarik gabe ere: liburuak ez dio Kubatar Iraultza perfektua denik -"giza lokatzarena", Eduardo Galeanoren esanetan- baina bai Gizateriari justizia sozial eta elkartasun argi luzeak eskaintzen dituela.
FaLang translation system by Faboba