Castellano
  • Inicio
  • ACTIVIDADES
  • Hitzaldia/Charla: "Eztabaida feministak gerra tenorean - Debates feministas en tiempos de guerra"

Hitzaldia/Charla: "Eztabaida feministak gerra tenorean - Debates feministas en tiempos de guerra"

Hitzaldia/Charla: "Eztabaida feministak gerra tenorean - Debates feministas en tiempos de guerra"

con Ana Villenas. Investigadora de la Escola de Pau (UAB)

Apirilak 12 de Abril

19:00 Zabaldin

Joan den otsailaren 24an Errusiak Ukraina inbaditu du, tentsio handietako eta mehatxu etengabeetako aldia izan ondoren, bertan USA, NATO eta Europaren jarrera atzean gelditu ez delarik. Orain ikus dezakegu Ukrainiako herriaren aurkako krudeltasuna sekulakoa izan dela. Gizateriaren aurkako krimenez eta genozidioz ere hitz egiten da. Milioika emakumek bere familiekin hartu dute aterpeko bide zalantzazko eta arriskutsua; haietariko anitzek ez dute euren herritik alde egin; beste anitzek ere gerrari aurre egin diote dituzten baliabideekin. Denak, haiek eta beretarrek bizirik irauteko borrokan ari dira.

Gai zaharretara itzuli gara: ez suntsituko gaituen gerrarik, ezta zapalduko gaituen bakerik ere. “Gakoa ez da  emakumeok, izatez, bakezaleak garenik;  gakoa da pertsonen eta planetaren bizitzaren aldeko apustua egin dugula” dio Montse Cerverak.

Atzoko eta gaurko eztabaida feminista antimilitarista eta bakezaleekin loturik,  gure pentsamendu feministak partekatzeko, gonbidatu dugu Ana Villellas, Ukrainakoaz gain gatazkan eta gerran dauden beste herrialde batzuetako egoera ere ikertzen urteak daramazkiena. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ecole de Cultura de Pauko ikertzailea da.

Ez joan gerrara, etor zaitez gurekin! Emakume Internazionalisten aholkua da.

El 24 de febrero pasado Rusia invade Ucrania, después de un tiempo previo de mucha tensión y constantes amenazas, donde no queda atrás la postura de USA, OTAN y Europa. Ahora podemos ver que la crueldad contra el pueblo ucraniano ha sido extrema, ya se habla de crímenes de lesa humanidad y genocidio. Millones de mujeres con sus familias, toman el camino inseguro y peligroso del refugio; muchas no abandonan su pueblo; muchas, también, enfrentarán la guerra con sus propios medios. Todas están luchando por la supervivencia, propia y de los suyos.

Volvemos a los viejos temas: Ni guerra que nos destruya ni paz que nos oprima.  “No es que las mujeres seamos pacíficas por naturaleza; es que hemos apostado por la vida de las personas y del planeta”, dice  Montse Cervera.

Para poner en común nuestros pensamientos feministas, enlazando con los históricos y actuales debates feministas, antimilitaristas y pacifistas hemos invitado a Ana Villellas que lleva años estudiando la situación de Ucrania, además de otros países en conflicto y en guerra. Es investigadora de la Ecole de Cultura de Pau de la Universidad Autónoma de Barcelona.

¡No vayas a la guerra, ven con nosotras!

Es un consejo de Emakume Internazionalistak

 

FaLang translation system by Faboba