Euskara
  • ...
    • Hasiera
    • Berriak
    • ZABALDIKO XVI. ELKARTASUNAREN ASTEKO AURKEZPENA: "SUBIRANOTASUNARI EUTSI"

    HASIERA

    ZABALDIKO XVI. ELKARTASUNAREN ASTEKO AURKEZPENA: "SUBIRANOTASUNARI EUTSI"

    ZABALDI

    Zabaldiko elkartasunaren  asteko prentsaurrekoa gaur goizean izan da, egitaraua aurkezteko. Aurten subiranostasunari buruz estabaidatzera gonbidatzen zaituztegu  ¿subiranostasuna izan daiteke krisiari aurre egiteko erantzuna?

     
    Guztiok dakigun moduan Zabaldi-Elkartasunaren etxea hainbat kolektibo elkartasunaren eta internazionalismoaren gaiak jorratzeko elkartzen garen espazioa da. Lokal hau ireki zenetik urtero eskaintzen diogu aste bat edo hamabostaldiedo aste bat kolektibo guztiek garrantzitsu ikusten dugun errealitate politiko eta sozialeko alderdi bat elkarrekin aztertzeari.
    Gure jarrera argia da, sistema honi erantzunak eta alternatibak sortzen, erresistentzian dauden herri eta kolektibo zapalduak babesten ditugu beti.
    Zabaldik beti salatu du eta agertu du egungo desberdintasun sozial eta ekonomikoa sortzen duen garapen eredu honen kontrako jarrera, beste hitz batzuekin esanda, kapitalismoak sortu duen egoera honen aurkako jarrera. Sistema hau da eskubide eta askatasunen etengabeko galerara eta subiranotasun galtze progresibora eraman gaituena. Krisi ekonomikoak botere ekonomikoaren nagusitasuna utzi du agerian: hainbat gobernu europar, Greziakoa eta Italiakoa, besteak beste, aldatu ditu haren interesei fidelak diren teknokratekin ordeztuz, botere politikoari aurre eginez. Kanpital finantzieroa indartsu agertzen da, estatuak bere nahierara erabiliz. Zentzu honetan, egoera honi aurre egitea posible den galdetzen diogu geure buruari, erantzun eta elkartasun alternatibak sortuz, beste kontzeptu batzuetan oinarritutako eredua sortuko duena.

    Ez da gure astean errealitate honi modu kritikoan hurbiltzen garen lehenengo aldia, beste batzuetan ere landu dugu egoera hau: Krisia, kapitalismoaren trapu zikinak (2009) eta Zergatik eutsi eutsiezina den munduari (2010). Alabaina, aurten beste ikuspegi batetik ekin behar diogu. Gero eta gehiago dira subiranotasuna eta krisia hitzak lotzen dituzten ahotsak sartu gaituzten ataka honetatik ateratzeko orduan, eta komenigarritzat jo dugu astea dedikatzea subiranotasuna hitza erabiltzean zer esan nahi den ezagutu eta argitzera, krisiaren inguruan, gauden unean egonda, norberak ideia aski zehatza baitu, are gehiago haren ondoriorik pairatzen ari bada.

    FaLang translation system by Faboba