Cooperativismo, experiencias en entornos rurales y comunitarios
Hitzaldi honetan Iruñeatik gertuko lurraldeetako proiektu kooperatiboak ezagutuko ditugu. Ixambre (Aragoi), Arterra (Nafarroa) eta AZ Sarea (Iruñea) izango ditugu gurekin.
Ixambre Artiedako kooperatiba sozial bat da, eta herrian lan duina, egonkorra eta eskuragarria izatea du helburu. Lana modu kolektibo eta demokratikoan kudeatu nahi duen antolaketa komunitarioko tresna gisa sortzen da.
Arterra 2014an sortu zen "Beste mundu bat posible ez ezik, beharrezkoa ere bada" leloarekin. Orduz geroztik, Ekoaldea gisa funtzionatzen dute, autosufizientzia-jarduerak dinamizatzeko eta arlo pertsonalaren eta kolektiboaren arteko oreka islatzen duten beste ekonomia batzuk ikertzeko.
AZ Sareak duela 7 urtetik Iruñeko Alde Zaharreko hainbat proiektu, kolektibo eta pertsona biltzen ditu, auzo bizigarri bat sortzeko elkarlanean lan egiten dutenak. Sarearen egungo ildo estrategikoak auzoak eta kooperatibismoak jasaten ari den gentrifikazio-prozesuaren azterketan oinarritzen dira, auzoaren bizi-kalitatea defendatzeko eta hobetzeko mekanismoak sortzea ahalbidetuko duen antolaketa-modu gisa.