Euskara
  • ...

    HASIERA

    Mexikoko brigadak I

    Lehenengo, 12 ordutan mundu erdia hegazkin batean gurutzatu, ondoren, mexikoko zati txiki bat autobus bukaezin batean igarotzeko. Honek ohituak ez gauden beste errealitate eta bizitza erritmo batera egokitzen lagundu zigun. Modu honetan barraskiloaren metafora ulertu genuen: "Poliki goaz, urrun goazelako". Behetik eta ezkerretik antolatuz, prozesuari eta egunerokotasunari garrantzia emanez, komunitate eta antolatutako eragilek errotik sistema kapitalistaren indarkeriari aurrre egiteko.

    Badakigu Mexiko hauteskundeen eraginetik altxatzen ari dela oraindik. Alde batetik, "Morena efektua" eta Lopez Obradorren garaipena eta bestetik, CIG-en (Consejo Indigena de Gobierno) sorrera eta CNI-k (Congreso Nacional Indigena) aurkeztutako honen bozeramailearen (Marichuy) hautagaitza. Honek guztiak hausnarketa prozesu bat sortu du eta baliteke aurrerago eraldatze prozesu bat sortzea.

    Herrialdeak, partidu politiko zaharrek eta sistema politikoak hondoa jo baldin badute ere, oraindik esperantza izpi bat nabari da "taquerietan", taxietan, "colectivoetan"... Lopez Obradorren garaipenarekin. Ordea, Zapatismoak eta " la sexta"-ra atxikitutako mugimendu autonomoak jakitun dira, "coca-cola" eta "pepsi cola"-k zapore berdina dutela naiz eta etiketa ezberdina izan. Konsziente dira, ze jendetaz ari den inguratzen Lopez Obrador, herri mugimenduaren kriminalizazioaz, desmobilizazio sozialaz eta jaurti diren proposamenek ez dutela sistema zalantzan jartzen. Horregatik, Zapatismotik eta "la sextara" atxikitutako mugimendu autonomoetatik antolakuntzara eta sareak eraikitzera deitzen dute, instituzioetatik kanpo aldaketa erreala lortzeko.

    Mexiko anitza eta zabala da, Chiapas bera ere bada. Baina hala ere, hurrengo 15 egunetan, hemengo errealitatea ulertzen, sare internazionalistak eraikitzen eta behetik eta ezkerretik errealitatea aldatzen saiatzen diren experientziak ezagutzen ahaleginduko gara.

    FaLang translation system by Faboba