Euskara
  • ...

    HASIERA

    Mexikoko brigadisten 3. kronika

    Ezagutzear geunden eremu berria tailerren soinuek, musikak eta landaredi koloretsuek irudikatzen zuten. Chiapaseko komunitate indigenen ikaskuntza integralarentzako espazio bat. Zapatistak diren edo “la sextara” atxikituak dauden komunitate indigenetako gazteentzako elkargunea izan nahi du CIDECIk. Komunitateek gazteekin batera erabakitzen dute ze formazio jaso nahi duten eta honi eskainiko dioten denbora. Espazio hau 20 tailer baino gehiagok osatzen dute, agro-ekologiatik musikara. Irakaskuntza gazteen eta komunitateen beharretara egokitu egiten da, batzuk bertan bizi dira eta beste batzuek joan etorriak egiten diztuzte.

    CIDECIren sorrera borrokan, erresistentzian eta autonomian oinarritzen da eta hauek EZLNren oinarriak dira. Astero dauden seminarioak (jende guztiari irekiak) eta egunerokotasuneko dinamikak berdin baloratzen dira. Formakuntza eta politika ulertzeko modu honek guregan eztabaida sortu zuen. Euskal Herriaren eta Chiapasen artean kontzeptu hau ulertzeko eta garatzeko moduen artekoa.

    CIDECITIK aterata entzuten zen Combien zaratak Oaxacan dagoen “Finca Alemana”ren ingurumen naturalarekin kontrastatzen du. Oaxacako indigenen eskubideen defentsako komiteak sortu zuen CODEDI proiektua. Espazio autonomo honetan ere, Gazteek formakuntza integrala jasotzeko aukera dute. Haur Hezkuntzatik Batxilergoa bitarte.

    Ez genuen proiektua ezagutzeko aukerarik izan baina urgentziaz deitu zen prentsaurrekora joan ahal izan ginen non pairatutako errepresioa salatu zuten. Espazio hau momentu honetan estatuarengatik eta antolatutako krimenarengatik erasotua izaten ari da (4 erailketa azkeneko 6 hilabeteetan adibidez). Aldi berean, antolakuntza autonomoak, formakuntza integralak, lan komunitarioak (tequio-a) eta mugimendu autonomoen arteko saretzeak, erakundea eta erantzun kolektiboa indartu egiten ditu.

    Geratzen zaizkigun egunetan beste Chiapaseko hainbat proiektu eta errealitate ezagutzen jarraituko dugu, kostaldeko eta mendialdeko erakunde eta mugimendu autonomo ezberdinen bitartez. Brigadatik bueltan proiektu gehiago aurkeztu eta Chiapasen izandako bizipenen berri emango dizuegu.

    Lortuko al du Lopez Obradorrek mugimendu autonomi indigena eta hiritarrak desmobilizatu eta banatzea?

    Sistemaren erasoen aurrean EZLN-k eta CNI-k borroka estatal eta internazionala indartzea lortuko al dute?

    Zer da herri komunikazioa? Eta zer dira “la sextara” atxikitutako presoen kolektiboak?

    Ze onda pintxe zapaturismoarekin? Eta pepsicolarekin?

    Eta emakumen indigenen egoerarekin? Borrokan dauden emakumenak edo europaldeko feminismo liberala?

    FaLang translation system by Faboba