Euskara

STOP AHT Zundaketak ekimena osatzen dugun taldeok azaroaren 11n antolatutako mendi martxarako deialdia egiten dugu. Goizeko 9:30ean abiatuko da martxa Lakuntzatik Arbizura, berriz ere Lakuntzara iristeko arratsaldeko 14:30ean. Bi herri hauen artean dauden 7 zundaketa puntuak ezagutzeko helburua du martxak, gure eskura iritsi den informazioa herritarrekin partekatzeko.

Lur publiko zein...

Rojava Azada Madril-eko erakusketa hau 2015eko abenduan Rojava/Siriako iparraldeko Emakume                          Askearen Fundazioarekin (WJAR) egindako bidaiaren emaitza da. Helburua antolaketa eta egitura                            demokratikoen eraikuntza erakustea izan...

Jarduera honetan, kooperatibismoa aztergai izango dugu ikuspegi komunitario batetik. Kontzeptu honen bidez, Latinoamerikako kooperatibismo ekimenek duten ideologia-esparrua eta komunitate-garapenarekin duten harremana ulertu ahal izango dugu.
Lucia Linsalata, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan Ikasketa Latinoamerikarretan doktore eta irakaslea da. Hortaz aparte, Triesteko Unibertsitatean (Italia) Nazioarteko Harreman eta Diplomatikoetan lizentziaduna da. Bere ikerketak Boliviako...

Maria etxe barneko langilea da. Egunean 24 ordu jarraian ematen ditu adineko pertsona bat zaintzen Tarragonan, baina bere burua Atlantikoaren beste aldean dauka, bere aitaren sendabidea bilatzen. Kolonbian, Lucellyk hiri handiko familia bateko alaba zaintzen du, goizean altxatzen denetik, gauean oheratzen den arte, bereak seme alabak landetan hazten diren bitartean.

FaLang translation system by Faboba