Euskara

ELKARTASUN ASTEAREN EGITARAUA

1997ko urrian egin genuen elkartasun internazionalistaren lehendabiziko astea Zabaldin. Elkartasunaren Etxea-Zabaldi sortu berria zen, mende bukaeraren euforia guztiarekin eta itxaropena mende berrian jarrita. Indar eta proiektuen metatzea esparru anitza eta ezberdina sortzeari ekiteko, funtsean ahalegin eta borondateak bildu nahi zituen tokia eraikitzeko. Gainera, beti toki ireki gisa izan da pentsatua, Zabaldi izenari jarraikiz, eta harrera oneko gisa, Elkartasunaren Etxea abizenari jarraikiz.


Orain data indartsuaren txanda heldu da, XX. mendeurrenarena. 20 urte ez direla deus erraten duen egia eztabaidaezina jasotzeaz gain, urte hauetan Zabaldi guretzat zer izan den ere irudikatu nahi dugu.


Gertakizuna ospatzeko, funtsezko lau ardatz gauzatu nahi izan ditugu, Zabaldik haietan gure eginbeharrak eta borrokak sintetizatu baititu: internazionalismoa, garapen makurraren aurkako borroka, arrazakeriaren aurkakoa eta feminismoa. Urte hauetan “aurkako” eta “ismoen” suak biziagotu dituzten borrokak eta txinpartak.


Borrokan non kokatzen garen adierazten duten oso ardatz orokorrak direnez, zenbait zehaztasun beharrezko ikusi eta adituko dituzue.
Halaber, gogoan izanen dugu lau paradigma horiek elkarren artean gurutzatzen direla, elkartu egiten direla; batzuetan banandu eta indibidualizatzen dira eta, are, zenbaitetan, bikoteak edo hirukoteak osatzen dituzte. Borroka eta proposamenetan gauzaturik, erraten dugu, adibidez, ez daitekeela ekologia-ekonomia jasangarriari buruzko proposamenik izan ondoko hauek kontuan hartu gabe: feminismoa, emakumeen askatasunaren aldeko borroka, herrien arteko elkartasunezko harremanak eta munduko pobre/bestelakoak baztertzen dituzten harresiak eraisteko proposamenak, bizikidetza eta aniztasun espazioak sortze aldera.


Ahots hauek Nabarreriatik munduko edozein tokitara entzun daitezela nahi dugu.


Urriak 17 asteartea
Hitzaldia
Un balance de los procesos de cambio en América Latina (1997-2017)
Luismi Uharte. Askapenako militante internazionalista, Amerika Latinan aditua.

Urriak 18 asteazkena
Dokumentala
Gasland
Josh Fox (2010)


Urriak 19 osteguna
Hitzaldia
Krisialditik amildegi ekologikora?
Iñaki Barcena, EHUko irakaslea.


Urriak 23 astelehena
Mahai ingurua
Los retos de la emigración hoy
Itziar Ruiz Giménez, Madrilgo Unibertsitate Autonomako Nazioarteko Harreman Doktore Irakaslea


Urriak 24 asteartea
Dokumentala
Casa en tierra ajena
Ivannia Villalobos (2017)


Urriak 26 osteguna
Dokumentala
Kolonbia ikustezina
Dokumentala.
Unai Aranzadi (2012)


Urriak 27 ostirala
Mahai ingurua
Dialogo sobre los desafíos del movimiento feminista en la actualidad
Justa Montero, feminismoan aditua.


Zabaldin 19:30 ordutan, Nabarreria kalean 25-27 behea

FaLang translation system by Faboba