Euskara

hitzaldia: CAMPAÑA INTERNACIONAL POR LA LIBERTAD DE SIMÓN TRINIDAD

Dakizuen moduan, datorren asteartean, hilak 17, Preso Politikoen Nazioarteko eguna ospatuko da, egun seinalatua beren askatasunaren alde borrokan diharduten herrientzat. Egun horretan elkartasun internazionalista praktikara eramango dugu, indarrak batuz, han eta hemen espetxeetan giltzapetuta dauden pertsona konprometituen alde.

Espainiar eta frantziar estatuek ia 300 euskal herritar dituzte preso. Baina haietaz aparte, egun berezi horretan, gure elkartasuna adierazi nahi diegu preso dauden borrokalari katalanei, galiziarrei, gaztelarrei, andaluziarrei. Langile klasearen duintasun eta interesak defendatzeagatik preso dauden guztiei.  Baita Kurdu eta Palestinarrei, haiek ere, ondo baino hobeto ezagutzen baitituzte estatu zapaltzaileen espetxeak. Eta nola ez maputxeei, sahararrei, korsikarrei, bretoiei eta orohar beren askatasunaren alde diharduten herri guztiei.

Horretxegatik, datorren asteazkenean, hilak 18 Kalera! dinamikatik hitzaldi interesagarri bat antolatu da Zabaldin 19:00tan. Hitzaldi hori, Ameriketako Estatu Batuetan preso dagoen Simon Trinidad FARC-EP-ko kidearen askatasunaren aldeko nazioarteko biran kokatzen da. Hartara, Martin Batalla  kolonbiar borrokalaria izango dugu hizlari eta aukera izango dugu Kolonbiak bizi duen egoera ezagutzeko.

Azkenik, oroitarazi nahi dizuegu datorren larunbatean, hilak 21, euskal presoen askatasunaren alde, “Bada garaia, presoak kalera” lelopean manifestazio nazionala izanen dela Bilbon.

Hitzordu bietan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

FaLang translation system by Faboba