Euskara

AURKEZPENA: KARABANA EUSKAL HERRIA MUGAK ZABALDUZ

Euskal Herritik," Mugak Zabalduz" ekimenaren bitartez Greziako eta Melillako karabanan parte hartu dugu azken bi urteetan, Europar Batasunak migrazioaren inguruan dituen politika hiltzaileak salatzeko.

Aurten gure lurraldera arreta politikoa ekarri nahi dugu, horrexegatik apirilaren 28, 29 eta 30ean Mugak Zabalduz Karabana Euskal Herria burutuko dugu. Gaur egun ematen diren praktika politiko, ekonomiko eta haien ondorioak  gure lurraldean salatzeko helburuarekin.

Hiru egun hauetan zehar begi-bistako mugak eta muga ikusezinak gure etxetik gertu daudela antzematu eta salatuko dira.

Karabana Euskal Herria Mugak Zabalduz-en aurkezpenera gonbidapena luzatu nahi dizuegu, apirilaren 13an ostiralarekin Zabaldin 19:00ean (Nabarreria 25).

Proiektu honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, axolagabetasunaren mugak txikitu, errudunak izendatu eta gure bizilagunekin elkartasuna eta benetako harrera gauzatzeko.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko: www.mugakzabalduz.eus

FaLang translation system by Faboba